viernes, 11 de septiembre de 2009

jakin ezazue bihar ez dela berrizeko erromeria, hurrengo asteburuan baizik!!!

jueves, 10 de septiembre de 2009

EHko Dantzari Eguna eta Ezpatadantzari Eguna aldi berean: Zergaitik?

Ba bai. Aurten bi ekitaldiok aldi berean ospatuko dira. Euskal Herriko Dantzari Eguna Atarrabian eta Ezpatadantzari Eguna Izurtzan, datorren zapatuan, irailak 12. Biak ere, arratsaldez izango dira eta programazio beretsua izango dute: betiko goiz-arratsalde zikloa, arratsalde-gau bihurtu dute. Kalejira, dantza erakustaldia, afaria eta erromeria gaueko ordu txikietan...

Txundigarria iruditzen zait, egia esan, euskal dantzekin erlazionatutako bi ospakizun egun berean eta ordu berean izatea. Are txundigarriago, bietan Dantzarien Biltzarrak tartean izanik: Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) Atarrabiako jaiaren antolatzaileetako bat da eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra (EDB-ren zatia) Izurtzakoan.

Ezpatadantzari eguna: http://www.gerediaga.com/news/1252492465

EHko Dantzari Eguna: http://www.dantzan.com/albisteak/euskal-herriko-dantzari-eguna-irailaren-12an-atarrabian